XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaitu ondoren, eskutitza estalki baten sartu ta gaiñean izki andiakaz auxe jarri eban:
Neure azken naia.

Gero ene burua laztanduz,
- Ez-al-yakik gauza bat, Kanelo? Ba-naroiek osasun-etxe batera.

Yirudikanez, an osatuko nok, baiña batek ba-yakik..!.

Ara joateko baiña, baldintza bat jarri yautseat: neugaz etorri aiteala.

Baietz esan yaustiek; beraz, biar joango gaituk.

Urrengo egunean, berebil andi bat gure etxe-aurrean gelditu zan, eta gizon sendo bi etxean sartu ziran.

Orduko, Ulojio gerturik egoan, eta berebillean sartu ginduezan.

Gidariaren ondoan jarri ninduen eta atzeko jarlekuan Ulojio, gizon sendo bien artean.

Abiatu gintzazan, eta andik ordu batera-edo, Ulojio lotan asi zan.

Orduan, areitariko gizon batek gidariari auxe agindu eutsan:
- Gu goazan lekuan ez dabe txakurrik artzen.

Gelditu berebilla ta bota txakur ori kanpora.

Esan eta egin.

Konturatu nintzaneko, berebilla bideko okergune batetik ostendu zan.

Larritasun itzel batek menperatu ninduan, eta berebillaren atzetik oldartu nintzan.

Zorionez, arin ibilteari oituta nengoan, eta nire ibillerea neurtzen nebala, jarraitu egin neutsan.

Gaiñera, ez zan arazo zaillik, bidean ondo itsasia egoan berebillaren usaiñagaitik, eta olan uts egin barik niñoan.

Illuntzerako, orma garaiaz esituriko etxe andi-andi bateko burdiñazko atera eldu nintzan.

Berebillaren aztarrenak antxe bertan amaitzen ziran.

Orma guztia arakatu arren, ezin nintzan ezelan be sartu.

Alako baten, konturatu nintzan, ormako leku batetik lurra igoten zala, muiño txikia eratuz.

Tontorretik, eta aurreko ankak orman jarrita, osasuntegiko baratz geiena ikusi zeitekean.

Orduan, tala aretan geratzea erabagi neban.

Biaramonean, jagoleen zaindaritzapean geisoak banabanaka egurastera urten ziran, baiña ez neban nire ugazaba ikusi.

Urrengo egunean, nire talatik baratza aztertzen nebala, orra or Ulojio agertu zala.

Eskuak sakeletan eta buru-makur ibilli ebillen, alako itxura atsekabetua erakusten ebala.

Zaunka bizi bat urten yatan, eta nire deia entzutean, niganantz arindu zan.

- Kanelo, Kanelo, oiu egin eustan, erdu nigana!.